XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lekukoak harturik, Prontchio lurrean etzan zen eta han hila bezala egon....

Sahetsean aldiz, Chirrita zutik zagon, tente potente, mugitu gabe....

Azkenean, Prontchio altchatu zen, erranez: - Parioa irabazi diat... Hi baino alferrago nauk, ez baitiat izan chutik egoteko kalapiorik ere....

- Nik aldiz etzaintzekorik ez diat izan, zion athera Chirritak!... Eta, parioa irabazi zuen.

Arnoa maitegi eta lana hastiro zuelakotz, Chirritak ez zuen begitarte onik bere amaren ganik....

Elgarren artean larri bizi ziren.

Behin, ostatuko lagunek, bere ama lehiotik erakutsiz, galdatu zioten, trufaz, emazte hura ezagutzen zuenentz....

Huna zer pertsu bota zioten Chirritak:

Chirritaren pertsulari lagun ezagutu bat zen: Pello Errota.

Hau ohartu zen, behin, Chirritak bi athorra soinean bazituela, eta hortaz trufa egin zion pertsu batez....

Huna zer errefera ukhan zuen:

Chenpelar bertze pertsulari bat zen, hura ere omen handikoa....

Bichta eria zuen, eta begitarik heldu zitzaion halako dario bat....

Chirrita, pichka bat edana, erdi lo baitzagon ostatuko mahainean.

Chenpelarrek pertsuka gaitzeko trufak botatzen ziozkan burutik behera.

Noizpait, Chirrita ernatu zen eta, chutiturik, huna zer pertsu zion eman bere kitzikariari: